Lapurtar Ihauteria otsailean



Foyer de Bardos egiturak, Lagunekin taldearekin lankidetzan, lapurtar ihauteriaren ohitura urte guziez berriz biziarazten du.
Ihauteri honen jatorria, europar ihauteri guziena bezala, neguko gauak lokarrarazi bizi indarraren berpiztea ospatzeko giristinoratze aitzineko errito paganoei seguru aski lotuak diren praktika oso zaharretan atzematen da.B
izitzaren ospakizun aldia, balioak alderantzikatuz (eroa errege bilakatzen da, gizona emazte bilakatzen da…) eta gizonen eta jendartearen satira irri-egingarriaren bidezko jendarte desugerketa aldia da ere ihauteria. Mendeetan zehar, Euskal Herrian, probintzia bakoitzari, edota ibar bakoitzari, propioak zaizkion berezitasunei jarraikiz kodifikatu da ihauteria, ezaugarri bereziak atxiki dituzten hainbat ihauteri izateko gaur egun.
Hemen, Lapurdiko probintzian, ohituraren arabera, dantzariz eta musikariz osatu jende lerro batek herriko auzotegi guziak kurritzen ditu, etxez-etxe ibiliz eta bakoitzean geldituz herritarrek eskatu dantza batzuk eskaintzeko. Dantzak kanpoko aldean burutzen dira, aldi berean udaberria iragartzeko eta neguko izpiritu txarrak haizatzeko.
Horren truke, etxeko jendeek zerbait eskaintzen diete diruz eta/edo gauzaz (edariak, kruxpetak, matahamiak …). Pertsona zehatzek dute jende lerroa osatzen: entseinaria, kaskarota, besta gorria, kotilun-gorri edo Marika (ezkonduak), ponpiera, « Jauna » eta « Anderea ».
« Buhame » talde batek eta hartz erakusle batek oso dezakete jende lerroa. Bardozen, Lagunekin taldeak jarduten du ohitura hau atxikitzeko urteetan zehar, herriko zaharrenek lehen ikusia ahal izan duten « sua ipurdian » dantzaren tradizioa berriz hartuz.
Azkenik, Europako hainbat herrialdetan bezala, egun bukaeran ospatzen da San Pantaren auzia. Urte osoko minak leporatzen zaizkio… eta, horregatik, erretzera kondenatua izanen da…
Xarnegu Eguna Festibala apirila bukaera, maiatza hastapenean.

Kultura guziak nahasketa, elkartzea, talken ondorio dira. Alderantziz, bakartasuna dira gizadiak hiltzen
Octavio Paz.
Besta giroko programazio eklektikoaren bitartez kulturen eta hizkuntzen nahasketa sustatzea eta baserri gunean belaunaldi arteko lokarriak garatzea ditu helburu, 2005ean sortu den Xarnegu Eguna kultura ekitaldiak.
« Nahasketa », festibal honen hari gorriak ekitaldiaren kokapen geografikoa gogora ekartzen digu: Bardoze eta Bidaxunealdeko Herri Elkargoa, Euskal Herria, Landes eta Bearnoaren bidegurutzean plantatuak.
Xarnegu herrialdeak, harrera lurra bere historia guzian zehar, elkar ezagutzera eta kultura partekatzera gomitatzen zaituzte.
Programazioak urtez-urte
- 2005 : Sangria gratuite, Les Hurlements d'Léo eta Holiday
- 2006 : Amparanoïa, Caméléons, Insect Inside eta Entzun
- 2007 : Marcel et son Orchestre, Su Ta Gar, Magnum eta Koloka
- 2008 : Massilia Sound System, Betagarri, Otsoak, Malyss, Oskorri eta Gilles de Gélos
- 2009 : Sinsemilia, Gatibu, Cel3, Samain et Niko Etxart,
- 2010 : Les Wampas, Celtas Cortos, Moskorri, Begiz Begi, Otxalde et le bagad Ker Vourdel
- 2011 : La Ruda, No Relax, Ozke, Larzenak, Que Quiò eta Niko Etxart eta Hapa Hapa
- 2012 : Sergent Garcia, Esne Beltza, Old School Funky Family, Larzenak, Bidaia eta Xarnege
- 2013 : La Kinky Beat, Xutik, Goulamas'k, La Fine Équipe eta Amaia Riouspeyrous
- 2014 : Les Ramoneurs de menhirs, Killers, Le Trottoir d'en face, Enbata, Trio Baletòt, Philippe de Ezcurra, Kattalin Indaburu eta New Bumpers Jazz Live
- 2015 : Bongo Botrako, Opium du Peuple, Ozke, Herri'tmo, Pilpil taldea, La Brigada Menestrers, Sabronson
- 2016 : Vendetta, If Renaud Was A Punk, Taxis for Galaxies, Begi Beltz, Peio Serbielle, Cocanha, Patxi eta konpania, Passaires
- 2017 : TNT AC/DC Tribute Band, Talco, Skabidean, Joan Francès Tisnèr, Koldo Amestoy, Charles Ferré, Patxi eta Konpania, Trencadit
- 2018 : Soziedad Alkoholica, Dätcha Mandala, Egurra Ta Kitto
- 2019 : La Yegros, Òmiors, Goulamas'k, Compagnie jour de fête, Koldo Amestoy, Philippe Albor, Le Plaque, Saltoka
Arte garaikide erakusketa ekaina bukaera, uztaila hastapenean



Gure eskualdetik edo europar herri mugakideetatik datozen artista ospetsuak hartzen ditu, hilabete batez, udaren hastapenean, antolatu Bardozeko arte garaikide erakusketak. Baserri gunean burutu ekimen bakarra gisa, halako egonkortasuna lortu du erakusketak sortua izan eta 30 urte baino gehiagoren ondotik. Gaur egungo artearen tendentzia desberdinak ordezkatzen dituzten artista plastikariak aurkezten ditu, kalitatea izanik haren arrangura bakarra. Urte guziez, liburu bat argitaratua da eta artisten eta haien obren aurkezpen oso bat eskaintzen du. Urteetan zehar, jendeak igurikatzen duen hitzordua bilakatu da Bardozeko erakusketa, eta eskualde osotik etorri publikoa erakartzen du.
Agorrilaren 15eko herriko bestak

1000 apairu baino gehiago zerbitzatuak dira erromeriaren karietara, euskal dantza, esku huskako pilota partidak plazan, euskal indar erakustaldia, artzain xakur txapelketa, kantaldia bezalako ikuskizun tradizional ugarik, baina baita Bardoze ezagutzeko oinezko ibilketa, Xatorkleta, petanka lehiaketa, auzotegi arteko jokok… bezalako kirol lehiaketek, besta giro alaian antolatu hainbat aperitifa-errekiek dute agorrilaren 15eko besten fama hedarazten.