Saneamendua

1992ko urtarrilaren 3ko urari buruzko Legearen arabera, herriak saneamendu mailan kontrola eta laguntza teknikoaz arduratu behar du herriko etxeak. 2018Ko urtarrilaren 1etik goiti Euskal Hirigune Elkargoaren mendean den ADOUR URSUIA herriarteko saneamendu Sindikatuaren esku utzi du eskumen hau.

Saneamendu kolektiboa

Saneamendu kolektiboko barne araudia deskargatu (pdf - 608Ko)

Araztegian tratatuak izateko bilduak eta garraiatuak dira ur zikinak (komunetako, sukaldeko, garbi gelako, ikuztegiko… urak). Ur zikinak deskutsatzen ditu araztegiak ur garbia haren ingurune naturalera norabidetzeko. 

Erabiltzaileari eskaini zerbitzu eskaintzeko ordainsari baten emaitzak, kontsumitu ur bolumenaren arabera aplikatua, orekatzen ditu ur zikinak biltzeko eta garbitzeko egin xahutzeak. 

Elkargoko Kontseiluaren erabaki batek du hauen oinarriko prezioa finkatzen (zati finkoa eta m3-ko zatia). Isurbide sareari lotuak bazarete, ordainsaria zuen uraren fakturan agertzen da. 

EHE-k, indarrean dagoen legediaren arabera, diagnostikoaren baitan dauden instalazioak kontrolatzen ditu, baina baita erabiltzaileak eskatu salmentaren garaian ere.

Instalazioaren kontrola puntualaren idazkia deskargatu (pdf - 385Ko)

Saneamendu ez kolektiboa

Saneamendu ez kolektiboaren barne araudia deskargatu (pdf - 5Mo)

Saneamendu publiko sareari lotua ez den etxeko ur zikinen bilketa, aitzintratatzea, garbitzea, infiltrazioan eta botakina burutzen duen saneamendu sistema osoa da. 

Hirigintza frogagiri bat eskatzerakoan, saneamendu indibidual baten egingarritasuna aztertzen du EHE-k, tokiko araudiaz eta betebeharrak errespetatuz, isurkien barreiatzea burutzeari lur zatiaren ahalmena baieztatzen duen sare ikerketa baten ondotik. Baitezpadakoa da fase hau, obren proiektua saneamendu arloan zehaztu xedapenen araberakoa baldin bada bakarrik da hirigintza baimena eskainia izanen (Hirigintza kodeko R421-2 artikulua.)

Eraikitze eta jadanik dagoen etxe baten antolaketa edo zaharberritze baimena egiterakoan, dispositiboaren dimentsionaketa proiektuari egokitzen zaio, atxiki sarea zoru motari egokia zaio eta apailatze arauak errespetatuak direnetz baieztatzen du EHE-k. Ematen duen iritzia eraikitze baimen erabakiari erantsia izanen zaio.

Hirigintza baimen eskaera helarazitakoan herriko etxean utzi beharreko NC Kontzepzio Kontrola eskaera idazkia deskargatu (pdf - 425Ko).

Obrak bururatzerakoan, instalazioa lurkatu aitzin, EHE-k baieztatzen du instalazioa DTU 64.1-ean idatzi arauen arabera burutua dela. Eskela egokian egin lur zatiaren planoan agertzen den instalazioaren eskema ekartzen duen deskripzio fitxa egina da bisita egiterakoan. Agertu akatsak idatziak eta jabeari helaraziko zaizkio, berak hauek bere gain hartuz zuzen ditzan. Oharrik egiten ez den kasuan, araberakotasun frogagiria emana izanen da.

EHE-k, indarrean dagoen legediaren arabera, diagnostikoaren baitan dauden instalazioak kontrolatzen ditu, baina baita erabiltzaileak eskatu salmentaren garaian ere.

Instalazioaren kontrola puntualaren idazkia deskargatu (pdf - 385Ko)