Historia pixka bat
Historiaurreko gunea izan zen Bardoze Paleolitoan, erliebea eta toponimia ditugu horren lekuko.
1072an, Bardoze Parrokia gisa aipatua da Baionako Katedraleko Urrezko liburuan. Baroierri izendatua izan zen Bardoze 1320an, 250 inguruko biztanle kopuruarekin. Agaramonteko Dukerrian sartua izan zen baroierria 1643an; biztanle kopurua 900 ingurukoa zen orduan. Herri gisa izendatua izan zen Bardoze Iraultza garaian, 1790ean, 2593ko biztanlerekin, eta ondotik, Ahurti eta Gixunerekin osatu kantonamenduko hiriburu, 1792tik 1802ra, urte horretan Bidaxuneko kantonamenduari lotua izan baitzitzaion. 1975etik beti emendatuz doan biztanle kopurua 1902koa du gaur egun (2025eko errolda), Bidaxune Herrialde lurraldeko herri jendetsuena egonez horrela.



Armarritik logora
Laurdenkaturik, urrezko hiru paldorekiko 1 eta 4 urdinekin, zilarrezko haritzako gorri heraldiko 2 eta 3rekin, zuhaitzaren azpitik iragaiten den urrezko hartzarekin.

Ezker paretako murruan eta herriko kontseiluaren gelan, tapizeria handi batean ehundurik, agertzen da armarri hau. Herriko kontseiluak 1982an bozkatu du armarriaren onartzea. Bidaxuneko Jaunak ziren AGARAMONTE familiako noble etxea, XVI. mendean erosi zuelako ezaguna egin zen SUHIGARAY familiaren ikurrak agertzen ditu. « Zuhaitzaren azpitik iragaiten den urrezko hartza » erakusten du. Euskal Herriko heraldikaren usaiako osagaiak dira, zuhaitza hain segur ere euskal nazioaren mendetako haritza izanki. Hala ere aldaketa bat ekarria izan zen, jatorriko hiru zutabeak hiru paldo bilakaturik.
2024an, herriaren internet gunea helgarri ezarria izan zelarik, berreguneraturik, aldatua izan da armarria, Jacques BIDART historialariarekin lankidetzan, Bardozeko gaztelu-muinoak eta historian duten aztarna handia irudikatzen dituen kurba sartzeko, Herriaren izenpetze ohia ez uzteko, berrikuntza eta bizkortasuna ekarriz aldi berean.
Argibide gehiago lortzeko
- "Bardos", obra kolektiboa, Hubert Lamant-Duhart-en zuzendaritzapean, Ekaina, 1992
- "Bardos 1072-1751, de maisons fortes en maisons nobles", Jacques Bidart, Ziburu, Jakintza Elkartea, 2023
- http://www.jpdugene.com/tourisme/pays_basque/bardos.htm

Guneak eta monumentuak
Ikuspegi harrigarria euskal itsasbazterretik 20 minutura.
Gaskoinia eta Euskal Herriaren bidegurutzean kokatua da Bardoze. Mendixka berdez inguratua da herria, hauetako bat, Miremont-eko Muinoa, Aturriko ibarrari gailentzen zaiolarik. Ikuspegi harrigarria da behatokiaren gainaldetik: hegoaldean, Euskal Herriko mendixkak hedatzen dira, Pirinio mendatea zolan agertzen delarik, mendebaldean, Larrunen eskuinean, euskal itsasbazterrak bere hiriak luzatzen ditu Landesetako kostako hondar xerrendaraino, ekialdean, Bearnoa Pirinioen oineraino hedatzen da, iparraldean, Landesetako eta Gaskoiniako pinu oihan zabala ikus ahala urrunera luzatzen delarik.
Miremont-eko bistalekua (188m)
Ur dorrearen inguruan biribilkatzen den eskailer helikoidalari esker zintzilikatu plataforma batera hel zaitezkete, 360°-ko sekulako bistaz gozatzeko. Dominique DUPLANTIER artistak marraztu orientazio mahaiei esker Pirinioetako gailurrak eta ikuspegiko puntu ohargarrienak identifikatzen ahalko dituzue.Bardoez berri hartzeko


Bardoez berri hartzeko
- BIDAXUNE HERRIALDEko turismo bulegoa:
Tel : 05.59.56.03.49
http://www.tourisme-pays-de-bidache.com - BASTIDA - HAZPARNE – AHURTIko turismo bulegoa:
http://www.tourisme.fr