Obralekuak eta Obrak

Burguaren antolaketa obrak

Bere herritarren bizi ingurunean hobetzeko asmoz, antolaketa obrak eta hiri barne burguko eremu publikoetan MUP-endako helgarritasuna hobetzeko lanak 2019an burutu ditu BARDOZE herriak.

936 EDko espazio publikoen antolaketa elizan

936 EDko espazio publikoen lapurteraren mapa

Eliza eta ezker pareta arteko eremu publikoen antolaketa

Espazio publikoen antolaketa mapa elizatik ezker paretara

Oinezko ibilbide bat & chaussidou baten antolaketa Gixuneko bide bazterrean

Mugikortasun eztien hobetzeko eta bideak segurtatzeko garatzen duen politikaren baitan, oinezko ibilbide bat & chaussidou bat Gixune bidean deitu RD 253-ren eskuin aldean, Mondon bidexka eta RD 936 artean, sortzeko antolaketa obrak burutu ditu Bardoze herriak, 64 Departamendu Kontseiluarekin lankidetzan. Garapen iraunkor desmartxa batean sartzen da antolaketa hau, herriko etxeak eraman trantsizio ekologiko helburuekin bateraturik: autoaren erabilpena apalarazi, ibiltzeko molde eztiak erabiltzera sustatu eta bizi ingurunearen balorizazioa.

Zer da chaussidou bat?

Bi zentzuetan ibilgailu motordunek partekatzen duten erdiko lerroa eta bi aldeetan txirrindularientzat estaliak diren bi bazter dituen bide hertsia da Chaussidou (edo erdiko lerro banalizatudun bide) bat. Antolaketa sinple, eraginkorra da eta auto gidariek eta txirrindulariek hobeki partekatzeko ezagutua dena, besteak beste erdi hiriko edo baserri guneko eremuetan.

Nola ibili chaussidou batean?

Auto gidarientzat:

  • Bi zentzuetan ibiltzen diren ibilgailuek partekatzen dute erdiko lerroa
  • Usaiako garaian, ibilgailuak bidearen erdian ibiltzen dira.
  • Ibilgailu bat beste zentzutik etortzen delarik, bakoitza mugitzen da istant batez bazterretik ibiltzeko, txirrindulariak ez trabatzen entseatuz.
  • Debekatua da denbora luzaz bazterreko lerroetan ibiltzea (txirrindulariei erreserbatuak baitira ). 

Txirrindularientzat:

  • Bazterretako lerroak txirrindularientzat bereziki apailatuak dira: zirkulazio eremu segurtatua eskaintzen dute.
  • Txirrindulariak haien bidaia zentzuan ibiltzen dira, bizikleta bide baten gainean bezala.
  • Autoek lehentasuna eta gurutzatzerakoan txirrindularien segurtasuna errespetatu behar dute.

Jakitekoa

Chaussidou ez da ez bizikleta bidea, ez eta bide berexia: antolaketa partekatua da.

Erabiltzaileen arteko begirantza eta elkarrenganako errespetua ezinbestekoak dira denen segurtasuna bermatzeko.

Bide seinale bertikal eta horizontalak (panelak, zoruko seinaleztapenak) lagunduko zaituzte chaussidou identifikatzen eta jarrera onak hartzen.

Honekin batera, oinezko ibilbide segurtatua antolatua izan da bidearen luzera, herritarrak, ibiltariak eta haurrak lasaitasun osoz ibil ahal daitezen burgura joateko, ibilgailuen trafikotik bazterturik.

Bizikleta bide baten antolaketa Baionako bidearen luzera

2025ean txirrindula bide bat RD 936an, Panfilia hiribidea eta VITAL saltegiaren arteko zatian antolatuz, txirrindulariei bai eta oinezkoei eta lasterkariei erantzun lasaigarri eta seguruagoa ekartzeko beharrari erantzun diogu joan-etorri ardatz nagusi batean (6900 ibilgailu egunean), ALDAPA eta OYANA egoitzetatik burguraino, Panfilia hiribidetik oinezko eta bizikleta bidearen konexioa segurtatuz aldi berean.



Zirkulazio erabakiak

Zirkulazio araudia dakarren erabaki iraunkorra deskargatu (pdf - 243Ko)

Bide baimenak