TXIK TXAK sarea
TXIK TXAK Zerbitzu andana bat.
Eskaintza osoa zuen eguneroko joan-etorriak errazteko.
TXIK TXAK, zerbitzu eskaintza anitza eta koherentea da: tram’bus, autobus, autokar, bizikleta, joan-jile, ontzi…
Zuen beharren arabera, zuen zerbitzua atzemanen duzue: zuen etxetik hurbilagoa, seguruagoa, helgarriagoa, modernoagoa, ingurumena gehiago errespetatzen duena.
TXIK TXAK, dena autoz ez egiteko aukera hemendik aitzina zuen esku da:
- Euskal Herriaren izariko garraio politika,
- Euskal Herria-Aturri Mugikortasun plana,
- TXIK TXAK internet gunean sartzeko,
- Eki TXIK TXAK sareko lineen ordutegiak ikusteko,
- Bardozetik iragaten den 41 lineako ordutegi fitxak deskargatu.
TXIK TXAK kontaktatu
Publikoari harrerarik ez gunean.
Beherago azaldu 3 kontaktu motetako bat hauta ezazue:
- Telefonoz
TXIK TXAK-eko langileek astelehenetik larunbatera 7:00etatik 20:00etara erantzunen dizuete - Gutunez, ondoko helbidera:
TXIK TXAK
10 Marouette bidea
BP 30411
64104 Bayonne Cedex. - Harreman dokumentuaren bidez
Harreman dokumentura zuzenki joan, www.txiktxak.fr gunera joz.
Oharra: erantzun epeak luzeagoak dira gutunez. Hauta ezazue erantzun lasterra lortu nahi baduzue.

Eskaera bidezko garraioa
« Roulez en Pays de Bidache » elkartea
1 Kirol Zelai hiribidea
64520 Bidaxune
Mota guzietako jendeak (eskolako garraiotik kanpo) Bidaxunealdeko eremu geografiko osoan ibiltzen laguntzea du xede nagusitzat, nahiant batzuek bultzatu eta Euskal Hirigune Elkargoak sostengatu « Roulez en pays de Bidache » elkarteak.
Erango, Bardoze, Burgue Erreiti, Bidaxune, Akamarre, Gixune eta Samatze herrietako biztanleei eskainia zaie 2021eko azaroaren 15ean estreinatu garraio zerbitzu elkarkide hau. Eguneroko biziko beharrei erantzutea ahalbidetzen die ibilgailurik ez duten pertsonei. Zerbitzu hau ez da, hala ere, gurpil aulkiz ibiltzen diren pertsonei egokia. oren lehenago eskaera eginez gero, zuen bila etxera etortzen gara, pertsonei egokia.
Elkartean kidetuz, 48 oren lehenago eskaera eginez gero, zuen bila etxera etortzen gara, asteazken goizean, Peyrehorade-ko merkatura joateko (8:00-12:00), 9 lekuko minibusez, eta astearte eta ostegunetan, Bidaxunealdean ibiltzeko (8:30-12:00, 14:00-18:00) SUV gisako ibilgailu arinez.
Xehetasunak eta erreserbatzeak 05 59 56 05 11.
