Harrabots trabagarriak
Laneko jardueren garaian egin harrabotsak zaintzen dituzten RSD/DOA-ko 102-1 et 102-2 artikuluetan ekarria da lan horiek gelditu behar dutela 20:00ak eta 7:00ak artean, aste barnean, et egun osoan, igande eta besta egunetan, larrialdi bat gertatzean salbu. Baimen bereziak eman ditzake auzapezak, auzoen lasaitasuna bermatzen duten xedapenak gehituz (RSD/DOA-ko 104 bis artikulua).
Departamenduko Osasun Araudiko (RSD) 103-2 artikuluak dioenez, "partikularrek, soinuaren intentsitateagatik, auzoari traba egin diezaioketen tresna edo aparailuen bidez egiten dituzten brikolatze edo loratze lanak, bereziki, motor termikoko belar-mozteko makinak, motozerra, zulatzeko makinak, eraisteko makinak edo zerra mekanikoak, eta abar, auzoaren atsedena eta lasaitasuna zaintzeko neurri baliagarri guztiak hartu ondoan baizik ez dira eginak izanen.
Neurri hauek segitu ondotik, arrisku guziak saihesten ahal ez badira, obra hauek bakarrik egun hauetan burutzen ahalko dira:
- lanegunetan, 8:30etatik 12:00etara eta 14:30etatik 19:30etara;
- larunbatetan 9:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara;
- igande eta besta egunetan 10:00etatik 12:00etara.
Xedapen hauek urratuz gero, 450€-ra hel daitekeen 3. graduko isuna eragin dezake.
Animalia herratuak: BardoVet marexal klinikarekin harremanetan sar
Herraturik ibiltzen diren etxeko animaliak eta animalia basa heziak edo gatibu atxikiak direnak debekatzen ditu legeak. Animalia herratu bat atzematen baduzue, komeni da lehentasunez Bardozeko Erreka bidean kokatu BardoVet klinikarekin harremanetan sartzea. Herriak hitzarmena izenpetu du honekin.
Animalia herratuak astelehenetik ostiralera 8:30etatik 12:00etara eta 14:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 8:30etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30etara biltzen, artatzen ditu eta harrera familia bat atzematen dizkie zortzi lanegun ondotik animaliaren jabea agertu ez bada.
8 eguneko garai horretan, herriak animaliaren seinalamendua hedatzen du bere komunikazio sareen bidez (Bardos Info, Bardos.fr internet gunea, Facebook eta Intramuros sare sozialak).
Oieskeriak geldi
Gure bizigunea zain dezagun. Debekatua da hondakinak lurrean uztea!
Oieskeria gehiegi gertatzen dira.
Oieskeriatzat hartua da hondakinak lurrean uztea, izan leku publiko edo pribatuetan, hauek bilketa gune baten aitzinean utziak badira ere (bilketa araudi haustea).
Arau hausteak bilakatzen dira oieskeria hauek (izadian edo edukiontzien aitzinean). 1 500 euro arte igo daitekeen isun bat biltzeko arriskuan jartzen da hondakin uzte hori burutu duen erabiltzaileak.
Gainera, hondakin hauek lurrean utziz eragin negatiboak, anizkun eta zuzenak sortzen dira, herritarren bizi kalitatean bezainbat ingurumen eta osasun publikoan ere, sortu kutsadura arriskuak direla eta.
Legez kanpoko botatzeak kentzeak eta bilketa guneen inguruko garbiketak Kolektibitateari xahutze gehigarriak eragiten dizkiote.
Legez kanpoko botatzeen aurkako dispositiboaren azkartzea 2022an
Elkargoko izenpeko langileek arau hausteak kausitu ondotik, jendarmeriako zerbitzuen ekintzez gain Hirigune Elkargoak isun jartzeak abian ezarriko ditu ere.
Aterabidea zuen etxe hondakinak murrizteko?
- Bereizketa: entsea zaitezte zuen zikinontziak arintzeko zuen estalki berriztagarriak, berina, paperak libreki erabil daitezkeen edukiontzietan bereizten, ezagugailurik gabe, bereizketa manuak errespetatuz.
- Konpostatzea: zuen etxe hondakinak osatzen dituzten biohondakinen %30 eta %40 artean balorizatzeko gisan, konpostagailu bat eskura dezakezue.
- Hondakindegia: zuen kartoiak, altzairu eta elektrikazko etxetresnak, landare-hondakinak (izeiak) eta beste hondakin bereziak uzteko: Zoazte Bardoze edo Akamarreko hondakindegietara zinezko birziklatze eta balorizazio aterabideak sare egokietan aurkitzeko!