Bidaxunealdeko Herri Elkargoko Laguntza Sozial Zentroa (HLSZ), Herriarteari lotua den administrazioko erakunde publikoak, ateak 2013ko urtarrilaren 1ean ireki ditu, herriek zuten laguntza sozialaren eskumena Herri Elkargoaren esku utzi ondotik.
Ondoko eskumenak ditu
- Egoera zaila pairatzen duten pertsonentzako Janari Banaketa;
- Hornitzaile eta Mandatari aktibitateak kudeatzeko Etxeko Laguntza Zerbitzu baten kudeaketa;
- Etxean mantentzea errazten, ahalmen urritasunak hunkitu eta mendean dauden adineko pertsona bakartuak segurtatzen dituen Teleasistantzia Zerbitzu (Presentzia berdea) baten kudeaketa;
- legezko laguntza sozial dosierren azterketa;
- Urgentziako laguntza soziala;
- lurraldeko behar sozialen azterketaren gauzatzea.
Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ)
Publikoa:
- ahalmen urritasun egoeran dauden pertsonak
- pertsona ahulduak
- 60 urteko eta gehiagoko pertsonak
Bidaxuneko LSHZ-aren hornitzaile aktibitatearen eta Bardozeko AAELZ-eko Hornitzaile eta Mandatari aktibitatearen eskualdatzetik sortu ELZ-ak pertsonak ondoko zereginetan laguntzen ditu:
- eguneroko biziko betebeharretan (etxe garbiketa, jantziak, erosketak, apairu prestaketa),
- bizirako funtsezko ekintzak (mugitzeko, garbitzeko, janzteko, jateko laguntza),
- bizi sozialeko aktibitateak (urraspide administratiboak, aisialdi aktibitateak).
Bidaxunalde osoan eskuhartzen du ELZ-ak(araudia HLSZ-an eskuragarri).
Harremana
Karine DE GEA - ELZ-eko arduraduna
EIHARTZEA Zerbitzu Etxea
199 Bidaxuneko bidea
64520 BARDOZE
05 59 56 94 18
Publikoa hartzeko ordutegia
astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara
Janari banaketa
Elikadura prekarietate egoeran zaudete eta zuen inguruan aterabideak xerkatzen dituzue? Zenbait argibide baliagarri Eihartzea zerbitzu etxean dagoen zerbitzuaz.
Zerbitzu honek interesatu pertsona orok behar du aitzinetik Departamenduko zerbitzuetara jo (SDSEI) langile soziala edo bera lotua den herriko HSLZ-aren bitartez (199 Bidaxuneko bideko EIHARTZEA zerbitzu etxea Bardoztarrentzat), hauek antolatzen baitute janari banaketa aktibitatea. Diru sartze maila frogagiri batzuk aurkeztu behar dira usaian janari saskiak (menaiuen izariari egokitu paketeak) lortzeko.
Kasu batzuetan beraz, diru mailako parte-hartzea eskatzen ahal zaie dispositibo honetan sartzen diren pertsonei. Hala ere, banaketa egiturara espontaneoki hurbiltzen den pertsona orok urgentziako saskia lor dezake, jarraipen orokor ibilbidean sartua izan dadin, langile sozialengana birbidatua izan aitzin.
Harreman hastapen bat pertsona behartsuenekin finkatzea ahalbidetzen dute urgentziako saskien banaketek, egiturei hauekin solastatzeko parada eskainiz haien beharrei egokitu egituretara buruz igortzeko ondotik. Azken hauek jarraipen laguntza osagarriak lortzeko aterabideak proposatzen ahal dizkiete horrela (eskubideak, artak, jantziak erosteko, frantsesa ikasteko, etxeko lanerako laguntza, etab. lortzeko).
Elkarte anitzek jarduten dute Euskal Herriko lurraldean:
- Restos du Cœur,
- Croix-Rouge,
- Secours Catholique,
- Secours Populaire,
- Elkarte hurbilagoak.
Pertsona behartsuenen izenen erregistroa
Sozial eta familiaren Laguntza kodean (L116-3 eta L121-6-1 artikuluak) zehaztu bezala, adineko pertsonen eta pertsona elbarrituen aldeko alerta eta larrialdi plan bat finkatua da departamendu bakoitzean. Plan hau, departamenduan den Estatuko ordezkariak eta Departamendu Kontseiluko presidenteak dute elkarrekin gelditzen. Haien bakartasunarengatik behartsuenak diren pertsonen egoera kontutan hartzen du.
Koadro horretan, haien etxean bizi eta arriskuan diren pertsonen (adineko pertsonak eta pertsona elbarrituak) errolda izen erregistroa kudeatzen du auzapezak. Jendeak izena molde boluntarioan eman behar du eta hautuzko inskripzioa da. 65 urte eta goragoko pertsonei, pertsona heldu elbarrituei eta sozial eta familien laguntza kodean aitzinikusi abantaila bat edo segurantza sozialeko edo ezindura militar pentsio kodeko oinarriko erregimen bati esker ezindura pentsio bat lortzen duten lanerako ez gai ezagutu 60 urte baino gehiagoko pertsonei zuzendua zaie dispositibo hau.
Osasun eta sozial zerbitzuek esku-hartze zuzenagoa ukan ditzaten, beharrak eta igurikatzeak hobeki ezagutzeko zeregina duen Herriko Kontseilari batek hala nahi duten guziei kontaktatzea ahalbidetzen dio errolda horrek.
Pertsonen identitatea, adina eta etxebizitza dira biltzen diren elementuak, eta, hala behar izanez gero, etxean esku-hartzen duen zerbitzuaren eta/edo larrialdi kasuan abisatu beharreko pertsonaren datuak.Hunkitua den pertsonak berak edo haren legezko ordezkariak, beste pertsona batek, pertsona fisiko (ahaidea, auzoa, mediku tratatzailea…) edo moral batek (etxeko arten zerbitzua…) egin dezakete izena emateko eskaera. Izena herriko etxean egin daiteke telefonoz (05.59.56.80.59) edo e-mezuz mairie@bardos.fr, herriko etxeko hargunean zuen esku den inprimakiaren bitartez edo deskarga daitekeenaren bitartez:
- Izenen erregistroan izena emateko eskaera inprimakia deskargatu (pdf - 298Ko)
- Izenen erregistroan hirugarren pertsona batek egin izena emateko eskaera inprimakia deskargatu (pdf - 265Ko)
Auzapezak zuen izena emateko eskaera eskuratu duela 8 eguneko epean jakinaraziko du.
Albodi EPHAD-a
91 egoiliar, zeinetatik 16 unitate babestuan (ZAPPAD), hartzen ditu 2005az geroztik irekia den Albodi egoitzak, aldi bateko aterpetzean edo iraunkorrean. 73 bakarkako gelez eta 9 gela bikoitzez osatua da.
- Jarraipen pertsonalizatua eta segurtatua.
- Animatzaileak aktibitateak egunero antolatzen ditu.


Zuzendaria: Karen LACASTAIGNERATTE.
ALBODI zahar-etxea
1 Komertzioen plaza
64520 BARDOZE
05 59 56 98 00
accueil@residence-albodi.fr
Informazio gehiagorentzat: https://residence-albodi.fr/fr