Asiar lozer habiak suntsitu
Partikularrak asiar lozerren aurka borrokatzen laguntzen ditu BARDOZE herriak. Sentiberatze ekintzekin batera, eta nahiz eta ez den neholako legezko obligaziorik espezie honen habiak suntsitzeko gaur egun, herriak erabaki du herritarrak diru laguntza batez sostengatzea: esku-hartzeak eragin xahutzeen erdia ordainduz.
Nork eska dezake diru laguntza hau?
Bardozeko lurraldean jabe, alokaidetiar edo bizitegi batean urririk bizi den pertsona izan behar du eskatzaileak. Jabekidetasunek ere laguntza bat eska dezakete haien jabekide Sindikaren bitartez. Argibide gehiago herriko etxeko idazkaritzara deituz: 05 59 56 80 59.
Nola egin?
Praktika onen ituna errespetatzen dituen enpresa berezitua ekarrarazten du eskatzaileak.
Esku-hartzea bete eta, faktura ordaindua herriko etxera igorri behar du eskatzaileak.
Asiar lozerraren aurkako borrokan parte har ezazue
2005ean Frantziara sartu espezie inbasiboa da asiar lozerra. Udaberrian, uda hastapenean biziki aktibo bilakatzen den habia egiten dute sortzaileek. Garai horretan da erneena egon behar lozerrak bere habia defenditzen duenez biziki agresiboa bilakatzen baita.
Frantses erlezaintzako nazio batasunak azpimarratzen duenez:
Gure lurraldeko erleentzat, erlezainentzat eta bioaniztasunerako mehatxua da asiar lozerra. Arriskua da ere herritarrentzat. Istripu ugari gertatu dira Frantzian agertu denetik.
Nola zepoan hartu asiar lozerrak?
Segi ditzagun UNAF/FENB-en gomendioak (Frantses Erlezaintzako Nazio Batasuna).
- Zepoak: aitzinetik egin cm bateko 3 ziloko ur botila.
- Peita: alkohol (garagarno, arno zuri) eta ziropa (granadina, marrubia) nahasketa.
- Zepoan nola harrapatu: zepoa adar bati lotu, zorutik 0,5m eta 1,5m arteko goratasunean, ahal bezainbat goizeko eguzkitan.
- Otsaila erdi, martxoan: sortzaileen agertzea: zepoak aitzineko urteko habien inguruan (500m) ezarri sortzaileen hedapena saihesteko.
- Apiriletik ekainera: kolonien garapena: zepoak aitzineko urteko habien eta leku erakargarrienen ingurua ezarri: erlauntzak, landare meliferoak, konposta...
Kasu! Zepoa ken ezazue ez baduzue asiar lezorrik harrapatzen edo beste intsektu batzuk harrapatzen badituzue; peita 10 egun guziez berri ezazue.
Udaberria denboraldi nagusia da asiar lezorrak zepoan harrapatzeko!

Tigre eltxoa: erreflexu egokiak har ditzagun
Chikungunya, denge eta zika eragin dezakeen tigre eltxoaren aurka, bakoitzak ekin behar du ur geldiak desagerraraziz eta haren presentziaren berri emanez.
Ura mozt iezaiozue tigre eltxoei!
Jabetza publiko edo pribatukoetako, eraikiak ala ez, jabe publiko edo pribatuak, alokaidetiar edo mota orotariko erabiltzaileek neurri guziak hartu behar dituzte eritasunak eragiten dituzten larba aterpeak desagerrarazteko.
- Ura geldi-geldia egon daitekeen lekuak desagerraraz itzazue: loreontzien azpikoak, Errota kautxu higatuak, eguzkitako oinarriak, trabagarriak, haur jokoak... hilobiak hilerrietan zaindu ere, eltxoak garatzeko leku egokia baita.
- Euri urak eta ur zikinak ongi isurtzen direla baiets ezazue (teilatu hodiak, arroilak...).
- Ur biltegiak estal itzazue: ur bidoiak, ziternak, belakilako edo oihal sinple bat duen urmaelak bai eta igerileku ez erabiliak.
Jestu sinple hauei esker, tigre eltxoaren presentzia zuen etxe inguruan %80ez apalaraziko duzue, ziztatuak izateko arriskua murriztuz honela.
Nola ezagutu tigre eltxoa

Marra zuri eta beltzak ditu.
Biziki ttipia da (5mm).
Haren zizta mingarria da.
Egunez ziztatzen du; ez dizuete berak loa trabatzen gauaz!
Haren presentziaren berri eman
Ohartzen bazarete tigre eltxoaren presentziaz, horren berri www.signalement-moustique.fr atarian eman ezazue.
Zaintza azkarragoa 64 departamenduan
Prefetak 2018ko apirilaren 24an hartu erabakiaren ondorioz, gure departamendua chikungunya, denge eta zikaren barreiatzearen aurkako plan nazionaleko 1. mailan (5mailen gain) sailkatzen da. Horrek erran nahi du tigre eltxoa edo Aedes albopictus departamendu osoan plantatua eta aktiboa dela.
Zaintza azkartua da: Eskualdeko Osasun Agentziak et Departamenduko Kontseiluak koordinatzen dute espeziearen eta transmititzen ahal dituzkeen eritasunen aurkako jarraipena eta modalitateak.
Ba ote zenekiten?
Bidaiatzea ez du gustukoa tigre eltxoak: 150 metroko eremuan bizi da! Ziztatzen zaituzten eltxoa zuen auzotegian sortua da!
Haren arroltzeak errutzeko, ur kantitate biziki ttipia behar du: tapoi uzkaili bat aski du… Horregatik premiazkoa da ur geldiak desagerraraztea.
Sasi garbitzeak, gomendioa
Zuen lur zatiaren kokapen geografikoaren araberakoa da legezko sasi garbitze obligazioa. Gaur egun, Bardozeko lur zatiak ez dira legedia horretan sartzen (prefetaren 2022ko azaroaren 21eko erabakia), gomendatua da sasiak garbitzea sute arriskuak apalarazteko eremu oihantsu baten ondoan, idorte aldiek ugaritzeak eta intentsitateak ahuldu dutelarik.
Zertako sasiak garbitu?
Zuen bizilekuaren inguruko sasiak garbituz segurtasun ingurabide bat sortuko duzue oihanak su hartzen badu. Ekintza herritar arduratsu eta nahitaezkoa da sasiak garbitzea (Oihaneko kodeko 134-6 artikulua) etxeen inguruko landarediaren trinkotasuna apalarazteko. Suaren aurkako babes onena da, haren hedatzea geldotuz eta haren bizitasuna murriztuz. Bakoitzak bere burua eta bere familiarena segurtatu eta bere etxea eta ontasunak babesteko molderik onena da.
Nork egin behar du?
Eraiki, obraleku edo mota orotako muntadurako jabe edo alokaidetiarrari dagokio sasiak garbitzea, jabetza mugak batere kontutan hartu gabe. Haren lur zatiaren sasi garbitzearen ardura du jabeak.
Non?
0,5 hektarea baino gehiagoko oihan eremu baten baitan edo 200m baino gutiagoko distantzian dauden lur zatiei dagokienez, ondoko kasuetan aplikatzen da obligazioa:
- eraikinen inguruko 50m-ko erradioan;
- lur zati osoa hiri gune batean delarik;
- 2,5m direlarik eraikinetara heltzeko bide pribatuen alde batean eta bestean.
Sasiak nola garbitu?
Ondoko urratsak burutu eta zaindu behar dira sasiak garbitzeko:
- Teilatuen gainean dauden adarren moztea ;
- Zuhaitzen mozkintzea zorutik 2,5m-ko goratasunean eta, zuhaitz ttipietarako, haien goratasunaren 1/3ra gehienik;
- Zuhaitz azpietako zuhaixken kentzea, oihana berritzeko zuhaitzak salbu;
- Belarren eta zuhaitz apalen mozketa;
- Mozketa eta mozkintzeen hondakinen desagerraraztea;
- Zuhaitz, adar eta zur aihertu guzien desagerraraztea.

Sareen prebentzioa: mozkintzea
Herriko bideen zoruan aitzinatzen diren zuhaitz, adar eta erroak horien bazterren heinean moztu behar dituzte jabeek edo laborariek. Legeak behartzen du bide publiko bazterrean bizi den pertsona oro, bide bazter horretan bereak diren landarediak mozkintzera.
Kasu!1 500 euroko isun bat jarriz zigortzen da Orange sare baten muntadura andeatzea, lekuz aldatzea edo hondatzea edo honen funtzionamendua arriskuan ezartzea (Posta eta Komunikazio elektronikoen Kodeko L 65 artikulua) eta gainera kableak andeatu dituen jabearen erantzukizun zibila zalantzan jartzea eragin dezake (Kode Zibileko 1384 artikulua). Berehalako lanjer bat gertatzerakoan, desmasiak sortu dituzten landareak botatzera behartua izan daiteke jabea. Jabeek deus egiten ez badute, auzapezak mozkintze agindu bat finkatzen ahal du, hauek horren egitera behartuz eta haien kargu geldituko den mozkintzea eginez. Oroitaraz dezagun ere, behar izanez gero, Orange-k bakarrik esku-hartzen ahal duela, lineetara heltzeko bideen adar bat ere ez bada.
Beraz, mota horretako nahigabe oro gerta ez dadin eta, besteak beste, zuen landareek eragin desmasiak ordaintzera behartuak izatea, ez ahantz bide publikoaren bazterrean diren zuen zuhaitzak erregularki mozkintzea.
Arrisku Nagusiei Buruzko Herriko Informazio Dokumentua ((DICRIM/ANBHID)
Arrisku nagusien aurrean (uholdea, elurra, horma, ekaitza, lurrikara, berote handia, materia lanjerosen garraioa) herritarrak informatzea eta sentiberatzea prebentzio eraginkorra egiteko ezinbesteko elementuak dira.
Bardoze herriaren Herriko Babes Plana, bestalde araudi obligazioa dena, onartua izan da 2015eko martxoaren 04an hartu herriko erabakiaren ondorioz. Krisi egoerei aurre egiteko hartu prebentzio eta sokorri neurriak zehaztea eta, honela, herritarren segurtasuna zaintzea eta haien ontasunak eta ingurumena ahal bezainbat babestea da plan honen helburua.
Gure lurraldea mehatxatzen duten arriskuak aurkezten ditu arrisku nagusiei buruzko herriko informazio dokumentu honek (A.N.B.H.I.D.) , errespetatu beharreko segurtasun manuak, herriak aitzinikusi alerta baliabideak, larrialdi zenbakiak eta horrelako egoera herrian sortuko balitz segitu beharreko urraspideak oroitaraziz.
- Bardozeko ANBHID dokumentua deskargatu (frantsesez, pdf – 1,5Mo)
- Bardozeko ANBHID dokumentua Word helgarri formatuan deskargatu (frantsesez, docx - 36Ko)
Berote handi plana
Berote handi plana urte guziez indarrean jartzen da Frantzian, ekainaren 1a eta irailaren 15a artean, bero handiko garai batean sortzen diren osasun ondorioak aurreikusi eta mugatzeko. Adineko pertsonak, Ehpad-ean, edo haurrak dira bereziki babestuak.
ALBODI zahar-etxea
Urte guziez bezala, eguneko oren beroenetan, bere ateak irekitzen dizkie Bardoztarrei Albodi EHPAD-ak, Berote Handi Plana (2 eta 3. mailak) indarrean jarria bada. Gure pertsona zaharrak babestea da helburua, esparru fresko eta girotua bai eta laguntza egokia proposatuz.
Bardoze herria
Pertsona bakartuak, adin handikoak edo ahalmen urrikoak erroldatzea eta « berote handi » zerrendan sartzea proposatzen du Bardoze herriak, azken hauek lagunduak edo kontaktatuak izan daitezke, garai horretan, eta bere herritarren osasun egoeraren berri hartzeko.
Horretarako, herriko etxean zuen esku da izenen erregistroan izena emateko eskaera dokumentua (larrialdi egoera gertatzerakoan). Izena emateko eskaera hau ohorea berme, ziurtagiriaren bidez egin behar da edo eskatzaileak berak (edo haren legezko ordezkariak) edo beste pertsona batek.Xehetasunak herriko etxean galdegin itzazue.
N'hésitez pas à vous renseigner auprès de la mairie.
Uholde arrisku naturalen prebentzioa (UANP)
Arrisku natural eta teknologikoen prebentzioa (ANTP)
1995eko otsailaren 2ko legeak sorturik, prefetaren eskudantzian, tokiko kolektibitateekin eraman kontzertazio baten ondorioz, apailatu araudi dokumentua da Arrisku Naturalen Plana (ANTP). Arrisku natural (uholde, lurrikara…) baten mehatxu pean diren eremuak mugatu eta eremu horien erabilpena eta okupazioa arautzen du honek, pertsona eta ontasunen suntsierraztasuna apalarazteko.
Uholde arriskuak kartografiatu eta eremu arriskutsuetako hirigintza arautzen duen arrisku naturalen kudeatzeko tresna da 2002ko urriaren 03ko prefetaren erabakiaren bidez onartua izan den Bardozeko uholde arrisku prebentzio plana (UAPB). Herriaren egoera (geografia, demografia, identifikatutako arriskuak eta gertakarien historikoa…), araudi bat eta eremutze desberdinak agertzen dituen mapa batek azaldu aurkezpen txosten batez osatua da.