Zerbitzuak linean
Hirigintza baimenen pausatzearen desmaterializazioa: 2022ko urtarrilaren lehenaz geroz aitzina, hirigintza baimen eskaerak molde numerikoan pausatzen ahal dira. BARDOZE Hirigintza Ataria egunero eta orduro helgarria da.
Hirigintza baimen eskaerak molde BARDOZE Hirigintza Ataria-k. Hala ere, paperez pausa daitezke oraindik baimen eskaerak eta nahitaezkoak dira publikoa hartzen duten eraikinetarako.
Norentzat?
Partikular eta profesionalentzat. Leihatila honek partikularrei bezainbat profesionalei hirigintza eskaera bat egitea eta honen kudeaketa esparru pertsonal eta segurtatu bati esker segitzea ahalbidetzen die.
Nola egin?
Aski da leihatila numerikoari konektatzea eta kontu bat sortzea zuen eskaera linean egiteko:
- Inprimakia linean bete eta zuen eskaera dosierraren osagaiak BARDOZE Hirigintza Ataria-n erantsi ondotik (dokumentuak, planoak, argazkia, etab.) zuen eskaera bide elektronikoz egin duzuenaren froga ekartzen duen « Erregistratze Elektroniko Agiri » (EEA) helarazi izanen zaizue eta, ondotik, zuen hirigintza dosierraren, emana izan zaion dosier zenbakiarekin, pausatze frogagiri gisa, « Eskuratze Agiri Elektroniko » bat (EAE) igorria izanen zaizue.
- Zuen dosierraren kudeaketaren berri denbora errealean e-mezuz ukanen duzue orduan (epe berrien jakinaraztea, pieza gehigarri batzuen eskaera, erabaki, etab.) dokumentuak eskuratzeko zuen kontuari konektatzeko gomitarekin batera.
Ondoko dokumentu bat pausatu nahi duzue:
- Hirigintza ziurtagiria (CU/HZ)
- Aitzineko aitorpena (DP/AA)
- Eraikitze baimena (PC/EB)• Antolaketa baimena (PA/AB)
- Besterentzeko Xede Aitorpena (DIA/BXA)
Ondoko estekan klika ezazue: BARDOZE Hirigintza Ataria.
Eskaera bat linean pausatzeko Gida deskargatu (pdf - 4Mo)
Inprimakiak
Hirigintza baimen bat emateak herriari ahalbidetzen dio baieztatzea obrak hirigintza arauen araberakoak direla. Proiektu mota eta lekuaren arabera, baimen eskaera bat pausatu behar da (Eraikitze, antolaketa baimena…) edo aitzineko obra aitorpena. Obrak hasi aitzin, Gomendatua da hirigintza ziurtagiri bat eskatzea obrak burutuko diren lur zatiari buruzko informazioak lortzeko.
- Hirigintza ziurtagiria
- Aitzineko obra aitorpena (DP/AA)
- Eraikitze baimena
- Antolaketa baimena
- Eraikitze edo Antolaketa baimen modifikatzailea
- Eraikitze edo Antolaketa baimen eskualdaketa
- Antolaketa zerga (AZ)
- Obralekua irekitzeko aitorpena
- Obren bukaera eta araberakotasuna ziurtatzeko aitorpena
- Kadastra ikusi