Hirigintza baimenak
Indarrean dagoen Tokiko Hirigintza Plana
Indarrean dagoen tokiko hirigintza planaren (THP) 1. aldaketa
2024ko irailaren 28ko Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluaren erabakiaren bidez onartua izan da Bardozeko Tokiko Hirigintza Planaren 1. aldaketa.EHE-ren erabakia deskargatu.
2023ko otsailaren 04ko elkargoko kontseiluaren deliberamenduaren ondorioz manaturik, ondoko helburuak finkatu ziren:
- THP-a bilakarazi hiri barne burguaren hiriko erreferentzia plana burutzea ahalbidetzeko; ondokoekin, besteak beste: Antolaketa eta Programazio Bidatze batzuen bilakaera, hiri barne burguko kokaleku erreserbatuei buruzko lan bat eta araudi xedapen batzuen aldaketa.
- Araudiari aldaketa batzuk ekarri hirigintza baimen eskaera azterketa argitu eta errazteko.
- A zonaldeetan zoruen zulatze eta azalera altxatze obrak burutzeko baldintzak erraztu.
2023ko irailaren 30eko deliberamendu osagarriaren bitartez, EHE-ko elkargo kontseilu hastapeneko helburuak osotu ditu 2023ko ekainaren 27ko Auzitegi Administratiboko 2000738. jujamenduko erabakiak sarrarazteko gisan, erran nahi baita 1AUa eta 1AUd sektoreen sailkapenen baliogabetzea, eta herriak dituen zenbait kokapen erreserbatuak.Proiektua gauzatzeko, aitzineko kontzertazio bat eramana izan da, eta horren bilana egina izan 2023ko abenduaren 09ko deliberamenduaren bidez, bai eta ingurumen ebaluaketa bat zoinen ondotik Ingurumen Aginduak erabakia jakinarazi duen, 2024ko martxoaren 13an, inkesta publiko bat irekia izan aitzin, indarrean dauden legezko xedapenak aplikatuz.
Indarrean dagoen Tokiko Hirigintza Plana (PTH) - 2020ko otsailaren 1ean onartua
2020ko otsailaren 1eko Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluaren erabakiaren bidez onartua izan da Bardozeko Tokiko Hirigintza Planaren berrikustea.
EHE-ren deliberamendua deskargatu (pdf - 2Mo)
Herriko Etxean kontsulta daiteke Tokiko Hirigintza Plana eta deskarga daiteke:
- EHE-ko gunean: https://www.communaute-paysbasque.fr/documents-durbanisme-1
- HIRIGINTZAREN GEOATARIA gunean: https://www.geoportail-urbanisme.gouv.fr
- beheragoko laburbideen bitartez:
2005eko maiatzaren 03an onartu aitzineko HTP-a
Antolaketa Baimen baten bidez edo lur funts zatitze baterako DP baten lorpenaz, 2020ko otsailaren 1a aitzin eraikitzeko eskubideak geldituak izan diren lur zatietarako pausatu hirigintza baimenei aplikagarriak.
Hirigintza planaren berrikustearen historikoa s
Historikoa HEMEN deskargatu