Hilerria

Deskarga daitezkeen dokumentuak ez dira asistentzia teknologikoko sistemei konpatibleak (halanola pantailako irakurgailuak). Sartzeko zailtasunak baldin badituzue, Herriko Etxearekin harremanetan sar zaitezte 05 59 56 80 59ra deituz edo e-postaz mairie@bardos.fr.

Urteko egun guziez irekia da Bardozeko hilerria.

Ehorzketa baimena

Teorian, zendu den pertsona oro lurralde nazionaleko edozein hilerrian ehortzia izaten ahal bada ere, hala ere, ondoko egoera batean izan behar da:

  • herrian zendu, haren bizilekuko herria ez bada ere;
  • bizilekua herrian izatea, nonahi zendu bada ere;
  • herriko bozka zerrendan sartua izatea, atzerrian bizi direnentzat ;
  • familiako hilobi kontzesioaren jabe izatea.Eskubide horretaz kanpo, pertsona orok hilobi kontzesio bat lor dezake herrian, auzapezaren baimena eskuratuz gero. 

Honek ezezko erantzuna eman dezake lekurik ez baldin bada edo berak babesten duen ordena publikoa nahasia izatea saihesteko. 

Bildutasun 4 lekuz osatua da Bardozeko hilerria:

  • hilerri tradizionala;
  • hilerri landareztatua;
  • kolunbarioa;
  • errautsen baratzea.

Soto ttipi edo hilobi erostea

Arkitektura araudi bat segitu behar du hilerri landareztatuak. Auzapezak onartu behar du obra eskaera oro. 

Hilerri landareztatuaren araudia ikusi.

Toki baten kontzesioa kolunbarioan

Kontzesioen erreberritzea

Epemugara heltzean erreberritzen dira hilerriaren eta kolunbarioaren erreberritzeak. Kontzesioaren tituludunarena, edo, hau zenduz gero, eskubidedunen esku gelditzen da eskubide hori. Erreberritzea ez bada egina, esku utzi zatia herriari itzultzen zaio eta 2 urteko epea iragan eta berriz hartua izaten ahalko da.

Ordena publikoaren errespetatzea segurtatzeko, kontzesiodunak eta bere eskubidedunek kontzesioa zaindu, lur zatia eta/edo eraikitakoa garbia, kontserbazio eta sendotasun egoera onean atxiki behar dute. Kontzesiodunen edo haien eskubidedunen erantzukizuna engaiatua izanen da, besteak beste, zauriak eragiten duen istripu bat edo ondoko kontzesioetan kalteak gertatzen baldin badira. 

Salmentei eta kontzesio erreberritzeei buruzko argibideak lortzeko: Egoera Zibila zerbitzuarekin 05 59 56 80 59 zenbakira deituz harremanetan sartu.