Gure harrotasunak

Élise Hourdillé bardoztarra 2016ko Miss Côte Basque

2016an Miss Côte basque izendatua izan da Élise Hourdillé Bardoztarra. Euskal Herrian bizi diren 17 hautagairen artean hautatua izan da eta, 2011n hautatua izan zen Marine Laurend-en segida hartuz, Miss France eta Miss Prestige national-eko aitzindari gorenengan eta Geneviève de Fontenay-ren lehiaketarako, euskal lehiaketa argira ekarria izatea ahalbidetu du.

Antton Haramboure, brontzezko medaila 2010eko Europako Igeriketa txapelketan

«Arrain lodia», horrela deitzen zaio, igeriketaren munduan, igerilari biziki onari. Bakarrik 19 urte zituelarik, frantses igerilari onenen artean sartzen zen Bardoztarra, 200 m-ko igeriketa librean, hainbat titulu irabazirik jadanik:

  • 2009: junior mailako Frantziako txapelduna 400m crawlean, 200m-ko txapeldun ordea; 9. 400m-koan eta 6. 200-koan Frantziako senior Txapelketan; Europako junior txapeldun ordea 4x100 aldizkako lasterketan.
  • 2010: Finalerdia 100 m crawlean Saint-Raphaël-eko Frantziako Senior Txapelketetan (Bernard, Bousquet, Leveaux, … munduko onenetakoek garaiturik), 9. 400 m crawlean, 4. ohore tauladaren oinean 200 m crawlean. Emaitza hauei esker Frantziako ekipan sartzen da Budapest-en, 2010eko agorrilaren 8tik 15era antolatu Europako txapelketetan lehiatzeko.  
  • 2010: Brontzezko medaila 4 × 200 m aldizkako lasterketan estilo librean (Yannick Agnel, Clément Lefert, Jérémy Stravius-ekin) Hungaria-n antolatu Budapest-eko Europako Txapelketetan. Serietako bigarren kronoa, Errusiaren gibelean eta Paul Biedermann, Europako txapelduna pausan utzi zuen Alemaniaren aitzinean, 7min 09seg 70eko kronoa egin du laukoteak, alemaniarren gibelean (7min 08seg 13), urrun 7min 06seg 71ko kronoa egin duen Errusia irabazlearen gibelean.
  • 2011: Serieak 100m estilo librean igerileku ttipian – 5424 Igerileku ttipiko 2011ko Frantziako igeriketa Txapelketan
  • 2012: Finalerdia 200m estilo librean igerileku handian - 1'5178 
  • 2012: B finalista 400m estilo librean igerileku handian - 3'5642 2012ko Frantziako igeriketa Txapelketan
Le bronze pour Antton


Julie Rieu 2015eko Touch Munduko Kopan


Touch, edo Touch Rugby, kontaktu bortitzik gabeko XIII-ko errugbitik etorri kirola, adin guzietako talde mistoetan aritzeko aukera eskaintzen duena, ondorioz, 50 hamarkadan Australian sortua, Frantzian 2000 hamarkadan agertua. 1000 lizentziadun inguru ditu gaur egun. 2015eko apirilaren 29tik maiatzaren 3ra Australian (Coffs Harbour) antolatu nazioen mundu koparen karietara, Julie RIEU Bardoztarrak (ezkerretik kokorikatutako 3.a) Frantzia ordezkatu du talde mistoan. Lehenago, 2011n Edinbugh-eko aitzineko edizioan eta Swansea-ko Europako kopan parte hartu zuen.

Aste bateko lehiaketaren ondotik, lehiatu 22 taldeen artean 7. lekuan bukatzen du Maud-ek. Biziki emaitza ederra Frantziako taldearentzat, Alemani eta aitzineko mundu kopan 3. lekuan bukatu zuen Hego Afrika garaitu baitzituen multzoko partiduetan, 1. mailara igotzeko ondorioz eta, honela, Touch-eko nazio onenen kontra aritzeko: Australia, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Samoa, Ingalaterra, Eskozia eta Japonia. Japoniaren aurkako sailkapen partidu bateko luzapenak irabaziz bukatu zuen lehiaketa.

Jerseyeko 2016ko Touch rugby Europako koparako (2016ko uztailaren 7tik 10era) nazio ekipa desberdinak igorri ditu Frantziak, hauen artean Julie RIEU (eskuinetik kokorikatutako 3.a) gure Bardoztarraren Senior Misto taldea.

Frantziako Touch Mistoren berri Facebook-en har ezazue « Équipes de France Mixtes de Touch Rugby » orrira joz.