Garbitasuna eta Hondakinak

Hondakinen sailkatzea 

Tous les emballages et papiers se trient !2023ko urtarrilaren 1etik aitzina, sailkatze manua estalki eta paper guzietara hedatu da, ingurumen arloko eragina apalarazteko eta biztanle bakoitzeko 93 kg-tik 100ra iragaiteko helburua lortzeko bilketa kolektiboan. Etxe estalkiak eta paperak elkarrekin sailkatzen dira eta nahas-mahas pausatu behar dira edukiontzietan, ongi hustu ondotik eta bata bestearekin ahokatu gabe.

Lehen etxe-hondakinekin botatzen ziren estalki berri eta metalezko hondakin ttipiak sailkatzen ahal dira: plastikozko zaku eta zakuttoak, janari ontzixkak, plastikozko janari mintzak, jogurt, esne-gain gordin ontziak, maionesa hodiak, kafe kapsulak, ontzi tapak eta metalezko ontziak,erremedio tableta hutsak… 

Berinazko estalkiak, (botilak, ontziak, flaskoak) dira sailkatu material bekarrak, aparte ezarriak, usaiako edukiontzietan. Haien plastikozko edo metalezko tapa eta tapailuak bakarrik dira zikinontzi horietan sailkatu beharrekoak!

Sailkatze errexagoa iruditane (frantsesez)

EZINBESTEKO jarrera herritarra da hondakinak sailkatzea gure ingurumena, gure bizi kalitatea eta gure buxetak zaintzeko.

Zuen zikinontzirako debekatuak diren hondakinak:

  • Pilak, bateriak edo anpoilak:birziklatzea sare berezitu eta supermerkatuetako bilketa guneen bitartez.
  • Epemugaz kanpoko erremedioak: farmaziara ekarri beharrekoak desegite sare berezi batera buruz birbideratuak izan daitezen. 
  • Ekipamendu elektronikoen hondakinak: sare dedikatuak. Tresna zaharrak nahitaez berreskuratu behar dituzten banatzaileengana eramatekoak; elkarte bat eman; hondakindegian edo horretarako plantan ezarri bilketa-guneetan uztekoak.
  • Sukaldeko olioak: bilketa-gune berezietara edo, guti badira, zikinontzi arruntean uztekoak.
  • Mota orotariko motor olioak: bilketa-gune berezietara, garaje batera edo bilketa edukiontzi dedikatuetan uztekoak.
  • Errota kautxuak: garaje batera (hartzen baditu) edo hondakindegira eramatekoak.

Zuen hondakinak leku egokian utziz, ingurumena zaintzen laguntzen duzue. Zuen herriko ekipamenduak ongi ibiltzen eta bertan lan egiten duten langileen segurtasuna zaintzen laguntzen duzue ere.

Bardozeko hondakindegia

Telefonoa: 06.72.13.26.74

Hondakin trabagarri eta lanjerosei dagokienez: egurra, kartoi marroi lodiak, obra hondakinak, elektrikazko eta elektroniko tresnak, hondakin lanjerosak eta landare-hondakinak, zuen etxean balorizatzen ahal ez duzuen neurrian…

Ordutegia

  • astelehenean 14:00-18:00
  • asteazkenean 9:00-12:00
  • ostegunean 9:00-12:00
  • larunbatean 14:00-18:00

Konpostatzea

Etxeko eta baratzeko hondakin batzuk konpostatuz gure ingurumena zaintzen dugu garraiatzeko, errez edo lurperatuz (zikinontziaren pisuaren %30 inguru) tratatu beharreko hondakinen kopurua eta bilketak eta tratatzeak eragin xahutzeak apalaraziz. Ongarri organiko bikaina ekoizteko balio du ere.

Diru kopuru sinboliko baten truke, Bidaxunealdeko lurralde-eremura joanez (hitzarmena izenpetu eta hartzeko agiria lortuko duzue bertan) plastikozko (arina eta erabilerraza) edo zurezko (Atherbea gizarteratze ateleriek lurraldean fabrikatua) konpostagailua eskuratuko duzue, Akamarreko hondakindegian hartzekoa.


Ehunen bilketa eta birziklatzea

Edukiontzi bat BARDOZE-ko kirol zelaiko aparkalekuan plantatua da. Secours Populaire-rena den edukiontzia da. Beste bat Gixune-ko Gantxon eta hirugarren bat BIDAXUNE-n, Donapaleu-ko bidean dagoen Lurralde-Eremuko Etxearen aitzinean.

Tokiko Elkarte eta Ekitaldiak

Baso berrerabilgarri mailegu zerbitzua proposatzen du Bil Ta Garbik, lurraldean antolatu ekitaldi ororako. Osoki urririk (ekartzea, garbiketa eta berreskuratzea) den zerbitzu honi esker, estalkiak eta garbiketa denbora aurrezten ahal da. 

Hitzordua webgunean: www.biltagarbi.com/komando-de-gobelets/

Antolatzailea zara, ahal izanen duzu:

  • Alokatze eskaera bat egin
  • Zure eskaeraren kostua estimatu

Hondakinen murriztea edo sailkapenari dagozkien galderak egiteko 

Lurralde-Eremuko sailkapenaren enbaxadorearekin harremanetan sar zaitezkete ondoko zenbakira deituz
05 59 56 05 11
1 Kirol Zelaia hiribidea Bidaxune-n