Agiri eskaera
Herrian finkatu agiriak ematen ditu herriko etxeak: sortze agiriak, ezkontza agiriak eta heriotz frogagiriak.
Eskaera hauek e-postaz, gutunez edo zuzenki lehiatilara joanez egiten ahal dira.
Ekarri beharreko dokumentuak: nortasun agiria eta, kasuen arabera, ahaidegoa.
Nortasun Txartela (CNI) edo pasaportea berritu
Nortasun txartelak ez dira 2017ko martxoaren 17tik gehiago Bardozeko Herriko Etxean ematen.
Nortasun txartel bat eskatzeko, eskatzaileak berak herriko etxera joan behar du datu biometriko bilduma osoarekin, beharrezkoak diren frogagiriekin.
Ondokoak dira Bardozetik herriko etxe ekipatu hurbilenak:
- Bidaxune
- Hazparne
- Donapaleu
- Mugerre
- Hiriburu
- Milafranga
- Baiona
- Angelu
- Biarritz
Hitzordua hartuz egiten dira CNI edo pasaporte eskaerak.
Urraspideak
- Aitzin eskaera linean ondoko gunean: ants.gouv.fr
- Linean egin zuen aitzin eskaeraren bilduma inprima ezazue
- Dosiera hitzordua hartu ondoren beharrezkoak diren frogagiriekin (argazkia, bizileku frogagiria, txartel ohia, etab.) ekarri
- Dokumentuaren bila herriko etxera etorri
Pertsona adindun baten nortasun agiriak 15 urteko baliozkotasuna du, 10 urtekoa adingabeko batenak.
Ezkontza
Ezkonberrietako baten edo hauen gurasoen bizitegiko herriko etxean burutzen da ezkontza zibila. Egoera zibileko zerbitzuan hartu behar da ezkontza dosiera.
Ekarri beharreko dokumentuak
- 3 hilabete baino gutiagoko sortze agiria (kopia osoa edo zatia seme-alabatasunarekin)
- Bi ezkonberrien nortasun agiri baliodunak
- Bizileku frogagiria
- Lekukoei buruzko argibideak (nortasuna, lanbidea, helbidea)
Beharrezkoa da egoera zibileko ofizier batekin aitzin solastatzea.
Hemen klika ezazue ezkontza dosiera deskargatzeko
Hemen klika ezazue ezkontza dosiera deskargatzeko
Argibide gehiago ondoko gunean: service-public.fr.
Bizikidetasunezko Hitzarmena (PACS)
Bizikidetasunezko Hitzarmena (PACS) egin dezakezue sexu berdineko bikotekide batekin edo beste sexuko batekin biziz, nolanahiko nazionalitatea ukanik ere. Herriko Etxean edo notario batengana joz erregistratua izanen da.
2 bikotekideek agertu behar dute dosiera pausatzean.
2 pertsonek behar dituzte ondoko baldintzak bete:
- Adinduna izan
- Ez dute ez ezkonduak ez eta pacsatuak izan behar
- Ez dira beste bikotekidearen ahaide zuzena eta sobera hurbilekoak izan behar
- Hitzartu behar dira elkarrekin biziko direla Pacsatu ondotik
Ekarri beharreko dokumentuak
- 3 hilabete baino gutiagoko sortze agiria (6 hilabete atzerrian sortu frantses nazionalitateko bikotekidearentzat)
- PACS adierazpen bateratua (gurasoak ez direla, ezkonduak ez direla eta bizitegi berdinean bizi direla dioen ohorezko adierazpena)
- PACS hitzarmena
- Nortasun agiri balioduna (CNI, Pasaportea)
Hemen klika ezazue PACS dosiera deskargatzeko
Bizikidetasunezko Hitzarmena (PACS) hautsi
PACS-a hausten da pertsonak bereizten badira, 2 bikotekideetako batek ala 2ek hala eskatzen badute. Ezkontza gertatzean hautsia izaten ahal da ere. Heriotz kasu batean, automatikoki hautsia da.
Kasu horretan, PACS hauste adierazpen bateratua egin behar da.
Hemen klika ezazue deskargatzeko
Erroldatzea
16 urte betetzen duen Frantses gazte orok bere burua erroldarazi behar du bere herriko etxean. Obligazio hau bete orduko, erroldatze Frogagiria ematen zaio gazteari. Frogagiri hori eskatua izanen zaio hainbat urraspide eramateko (hauen artean gida baimena eta baxoa pasatzeko izena emateko 18 urte aitzin). Galtzen badu edo ebasten bazaio, Egoera administratibo ziurtagiria eskatzen ahal du. Errolda militarrari esker, administrazioak Defentsa eta Herritartasun Jardunaldira (DHJ-JDC) dei dezake, eta herriko bozka zerrendetan automatikoki sartua izanen da 18 urtetan.
Gazte erroldatuak edo bere guraso batek bete beharreko urraspide hau, gazteak 16 urte bete eguna eta honen ondoko hirugarren hilabeteko azken eguna artean egin behar da.
Ekarri beharreko dokumentuak
- Nortasun txartel edo pasaporte balioduna
- Familia liburu eguneratua
- Bizileku frogagiria
Référence :
Herritar erroldatzea (edo militar erroldatzea) - Service-public.fr
Zerbitzu Nazional Unibertsala (SNU/ZNU)
Esperientzia kolektibo ederra bizitzeko, besteen laguntzeko, harreman azkarrak sortzeko eta engaiatzeko trebetasun handia agerian jartzeko parada eskaintzen die Zerbitzu nazional unibertsalak 15 eta 17 urte arteko gazteei!
UrraspideakGure gazteriari errepublikar balio oinarri bat eskaintzea, nazio kohesioa azkartzea, engaiamenduaren kultura garatzea eta gazte guziak haien bizi ibilbidean (sozial eta lan munduan) laguntza ekartzea ditu xede dispositibo honek.
Urraspideak
Ondoz ondoko 2 urrats dira segitzeko.
- 1. urratsa: 12 eguneko kohesio egonaldia ekainaren 21etik uztailaren 2ra, bizilekuko departamendutik kanpo (egokitze berezia eskainiko zaie ahalmen urriko egoeran dauden nerabeei) herritartasunaz, engaiamenduaren ezagutzaz, osasun prebentzioaz... Barnetegi publikoetan edo opor zentroetan bilduak dira gazteak, heldu esperientziadun eta diplomadunek zaindurik. Programan: beste lurralde baten ezagutza, jendarteko bizia, gaikako ateleria interaktiboak, demokrazia partehartzailea, gorputz eta kirol aktibitateak...
- 2. urratsa: 12 eguneko interes orokorreko misioa kohesio egonaldi baten karietara prestatua eta gazteak, bere departamenduko elkarte baten baitan egin egonaldiaren ondoko urtean burutu beharrekoa.Estatuak du osoki ZNU-an parte hartzea bere gain hartzen, familiek deus ordaintzeko beharrik izan gabe.
Argibide gehiago lortzeko, ondoko gunera jo www.snu.gouv.fr.