Eskolak

Ama eskolak eta lehen mailak

Pierre Laborde eskola publikoa

Zuzendaria: Hélène FARABOS

Pilota plaza bidea
64520 BARDOZE

05.59.56.83.50
 ce.0640765j@ac-bordeaux.fr 

Pierre Laborde eskolako Burasoen Elkarteko Facebook orria ikusi

Lehen urteko haurretatik (2 urte) CM2-ra hartzen ditu Bardozeko eskola publikoak. Irakaskuntza elebidunaren (euskara/frantsesa) edo elebakarraren (frantsesa bakarrik) hautua eskaintzen die burasoei. 5 ikasgelatan banatuak dira ikasleak, hauetatik 3tan arbela numerikoa eta 15 ordenagailu atzematen ditugularik.

Eskola erritmoa

4 eguneko astea (astelehena – asteartea – osteguna – ostirala).

Eskolako jantegia

  • 8:45etatik 11:45etara eta 
  • 13:15etatik 16:15etara.

Eskolako jantegia

Barne araudia:

Menuak

Eskolaldi inguruko harrera

7:30etatik aitzina eta 16:30etatik 19:00etara (0,50€ loren erdia).

Sainte Marie eskola pribatua

Zuzendaria: Nicolas BISCAY

64520 BARDOS

269 eskolen bidea
64520 BARDOZE

05 59 56 83 26
ecole.sainte.marie@wanadoo.fr

Sainte Marie eskolako APEL-aren Facebook orria ikusi

3 ikasgeletan, haur guziak, ama eskolatik CM2-ra hartzen ditu Sainte Marie eskolak. Estatuarekin elkartze-kontratua duen irakaskuntza pribatuko eskola katolikoa da.

Eskola erritmoa

4 eguneko astea (astelehena – asteartea – osteguna – ostirala).

Ordutegia

  • 8:45etatik 11:45etara eta 
  • 13:15etatik 16:15etara.

Eskolaldi inguruko harrera

7:30etatik goizean 18:30etara arratsean.

Xarnegu ikastola eskola pribatua

Bardozeko buraso batzu proiektua lantzen hasi ziren 2020ko udazkenean : herriko familiak kontaktatu zituzten, Seaskarekin harremanetan sartu ziren, proiektua herriko etxeari ere aurkeztu zioten, eta pixkanaka, egitasmoa gauzatu da. Bardozeko herriko etxeak lokal bat prestatuko die, eta 2021ko Irailan, lehen 4 ikasle gaztetxoak errezebituko dituzte.

Urtez urte, Xarnegu ikastola handituko da.

Familia batzuek xehetasun gehiago nahi badute, haurra ikastolan sartzeko, edo joko eta liburuak eskaini nahi badituzte, Xarnegu Ikastolarekin harremanetan sartzen ahal dira :

xarneguikastola@gmail.com

Facebook-en bidez: Xarnegu Ikastola

Seaskaren 38 garren ikastola izanen da.

Eskolako jantegia

  • Burasoek ordaindu zatia: 3 € bazkaria
  • Herriaren zatia: 1,30€ bazkaria

Herriko ikasle diru laguntza

Zuen ikasketa ibilbidea abiatu duzue eta herriko diru laguntza eskatu gogo duzue heldu den sartzerako, dosierra Bardozeko herriaren gunean deskargatzen ahal duzue edo paperezko bertsioaren bila herriko etxera etortzen ahal zarete.

  • baxoaren ondoko ibilbidea 25 urte arte,
  • fiskalki bizitzailea herrian, 
  • motibazio gutuna eskolako proiektuarekin, interes orokorreko misioa (egun bat herriko elkarteetan),
  • herriko etxe/ikasle hitzarmen izenpetzea,
  • erantzukizun zibil asurantza.

Eskaera bakar bat onartua hautagaika.

Eskaerak pausatzeko azken epea abenduaren 31 da.

Diru laguntza eskaera dosierra deskargatu (pdf - 939Ko)