Buxeta

Urte zibilerako xahutze baimendu eta aitzinikusi diru sartze guziak hartzen ditu hastapeneko buxetak. Xahutzeak baimentzeko eta diru sartzeak aitzinikusteko 2 sailatan egituratu agiria da: funtzionamendu saila (eguneroko gaien kudeaketa) eta etorkizuna prestatzea xede duen inbestimendu saila. Buxetaren printzipioak errespetatzen ditu, erran nahi baita urtekotasuna, unibertsalitatea, batasuna, oreka eta aurrekotasuna.

Lurralde kolektibitateen kode orokorreko L 2313-1 artikuluan aitzinikusia da funtsezko finantzei buruzko informazioak biltzen dituen aurkezpen labur eta sintetiko bat lotua izan zaiola hastapeneko buxetari, herritarrak erronkez jabe daitezen.

Deskargatzekoa:
Erabilerraztasun arazoak agertzen dituzte deskargatzekoak diren dokumentuek. Zailtasun hauek gertatzen bazaizkizue, Herriko Etxearekin harremanetan sar zaitezte 05 59 56 80 59ra deituz.