2019ko urtarrilaren 1etik aitzina, urte osoan eman dezakezue izena bozka zerrendetan.
Herriko bozka zerrendan izena emateko, bertan bizi edo bizilekua izan, edo, azken 2 urteetatik aitzina bederen bertako zerga ordaintzaile izan. Urraspide hau honela egin daiteke:
- edo Herriko Etxeko hargunean, bizilekuaren frogagiri berri batekin (3 hilabete baino gutiagokoa) edo lur zergak ordaintzen dituzuela frogatzeko elementuekin, eta zuen nortasun agiriaren fotokopiarekin;
- edo linean.
Izena emateko inprimakietara heltzeko
- Bozka zerrendetan izena emateko eskaera (CERFA),
- Europar bozkatzaile bozka zerrendetan izena emateko eskaera (CERFA).
Haien herritar errolda burutu duten pertsona guziak automatikoki sartuak dira zerren da horietan.
Bozkatzaile orok service-public.frgunera joz jakinen du herriko bozka zerrendetan ongi sartua dela. Aski du bere izen-deiturak, sexua eta sorteguna adieraztea.
Ahalordearen bidez bozkatzeko
Ezin baduzue heldu diren hauteskundeen karietara bozka bulegora joan, beste bozkatzaile bati zuen ordez bozkatzea galdegiten ahal diozue, pertsona hau udalerri berdineko bozka zerrendan sartua ez bada ere. Zuen bozka bulegoan bere nortasun agiriarekin agertu beharko du mandatariak zuen ordez bozkatzeko.
Ahalordea, hauteskunde baten lehen itzulirako, bigarren itzulirako, 2 itzulietarako, gehienik urte oso batean gerta daitekeen hauteskunde guzietarako, eta urtean noiznahi eskainia izan daiteke. 2 moldez egin dezakezue zuen ahalorde eskaera:
- eskaera linean ondoko gunean eginez www.maprocuration.gouv.fr
Eskaini datuak automatikoki bide numerikoz helaraziko izanen zaizkio zuen eskaera eginen diozuen poliziakideari edo jendarmeari zuen identitatea balidatzeko. Datu hauek, ondotik, zuen bizilekuko herriko etxeari igorriak izanen zaizkio; - eskaera linean eginez, egiaztatu identitate numeriko batekin;
- zuen bizileku edo lan tokiko instantzia auzotegian, polizia-etxean edo jendarmeriako brigadan.
Oharra :
- eskatzaileak noiznahi ezezta dezake haren ahalordea (ahalordea eskuratzeko urraspide berdinak segituz) eta, ezeztatzearen absentzia kasuan, berak bozka dezake mandatariak jadanik hala egin ez badu.
- mugitzen ahal ez diren pertsonak gutun bat idatziz (polizia-etxe edo jendarmeria hurbilenera) eskas dezake polizia judizialeko ofizier bat bere etxera etor dadin, mediku agiri bat erantsiz eskaera honi.