Dispositiboak badaude zuen bizilekua berritzen laguntzeko eta honela zuen erosotasuna hobetzeko, baina baita energia aurrezteko, onuragarria izateko bai ingurumenerako eta bai zuen erosahalmenerako ere!
2024ko urtarrilaren 08tik aitzina, Euskal Herriko Bizitegia eta Energiaren Etxeak, Euskal Hirigune Elkargoko Espace Conseil France Rénov' leihatil bakar gisa, bakoitzari bere etxebizitza berritu edo hobeki erabiltzeko argibide baliagarriak eta laguntzak atzematen ahalbidetzen die. Euskal Herriko biztanle guziei irekia, molde neutro eta pertsonalizatuan laguntzea eskaintzen dizue, zuen hobekuntza obrak (energia aurrezteko obrak, autonomia galtze eta zahartzeari egokitzea, zuen etxebizitzaren seguruagoa bilakatzea) ahal bezain emaitza onekoak izanez zuen beharrei molde onenean erantzun diezaieten, tokiko enpresen onurako aldi berean.
Permanentziak antolatzen dituzte Eihartzea zerbitzu etxean (199 Bidaxuneko bidea) hilabeteko 1. asteartean, 9:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 15:30etara. Hitzordua hartu ondotik bakarrik.
Xehetasunak lortzeko 05 59 44 77 80 edo e-postaz: maison.habitat@communaute-paysbasque.fr
Jadanik dauden laguntza dispositiboak eta zuen proiekturako jarraitua izateko burutu beharreko urraspideen berri ukaiteko:
https://www.communaute-paysbasque.fr/logement-et-urbanisme/la-maison-de-lhabitat-et-de-lenergie-pays-basque
Argibide gehiago energia eta bizilekuaren Etxeaz:
https://www.communaute-paysbasque.fr/logement-et-urbanisme/la-maison-de-lhabitat-et-de-lenergie-pays-basque