Eihartzea zerbitzu Etxearen Hargunea

Zuen osasun, erretreta, laguntza sozial, enplegu, dosierretarako, zuen karta grisa berritzeko edo nortasun agiriaren aitzin-eskaerarako, zuen zerga aitorpenerako laguntza bat edota ere jarraipen numeriko indibiduala, bidatze juridiko bat, zuen etxebizitza edo hondakinen bilketari buruzko xehetasunak lortzeko, Bidaxunealdeko eskaera bidezko garraiorako, TXIK TXAK txirrindula elektriko testarako izena emateko, zuen konpostagailu indibidualaren hitzarmenerako edota ere zuen etxe-hondakinen ezagugailuen kudeaketarako… 

Mélie eta Mylène, Eihartzea Zerbitzu Etxeko (France services) aholkulari numerikoen harrera eskaintzen dizuete Bardozen, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 17:30etara.   

Jarraipen hauek, indibidualak, urririkakoak eta konfidentzialak dira.

Erabiltzaileei, haien konexio kodeekin eta, burutu beharreko urraspideen araberako dokumentuekin etortzea gomendatzen zaie. 

Postu informatiko bat zuen esku libreki erabiltzeko ezarria da hargunean.

Xehetasunak

199 Bidaxuneko bidea
Bidaxunealdeko lurralde-eremua
64520 BARDOZE

Téléphone : 05.59.47.54.00
msap.bardos@communaute-paysbasque.fr

Eihartzea Zerbitzu etxeko permanentziak

Ateleria numerikoak

Mélie COEUGNET, gure France Service langileak, urtean behin edo bi aldiz eskaini ateleria numerikoak proposatzen dizkizue Eihartzea zerbitzu etxeak.

Izena bi ateleria hauetako batean eman nahi izanez gero, Argibideak eta programa eskuratzeko Zerbitzu Etxera dei ezazue 05 59 47 54 01.

Bidaxunealdeko lurralde-eremuko permanentziak Bardozen

Berritasuna: hilabeteko 1. asteazkenean, 9:00etatik 12:00etara, Bardozeko Eihartzea Zerbitzu Etxean dira SOLIHA-ren (bizilekuen hobekuntza) permanentziak iragaten. Jabeak haien erreberritze proiekturako (erreberritze energetikoa, etxean atxikitzea, hobekuntza obra handiak) aholkuak ematea eta haien urraspideak linean egiteko laguntzea da helburua. 

05.59.47.54.00.ra deitu hitzordua hartzeko.

Permanentzia sozialak antolatuak dira Bidaxuneko bideko 199an kokatu Bardozeko Eihartzea zentroan, hitzordua hartuz. 

Laguntza urraspide administratiboetarako 

Jarraipen numerikoak plantan ezarriak izan eta baliagarriak dira Bardozeko Eihartzea Zerbitzu Etxean. Laetitia et Mélie aholkulari numerikoek laguntza ekarriko dizuete zuen urraspide administratiboak eramateko (zuen Ameli kontua irekitzeko, aktibitate prima eskaera egiteko, zerga aitorpena egiteko, bizileku edo energia dosierrak betetzeko…).

Jarraipen hauek, indibidualak, urririkakoak eta konfidentzialak dira. Erabiltzaileei, haien konexio kodeekin eta, burutu beharreko urraspideen araberako dokumentuekin etortzea gomendatzen zaie. 

Postu informatiko bat zuen esku libreki erabiltzeko ezarria da hargunean.

Informazio juridiko permanentzia

InfoDroits-ekinZuzenbide maisutza titulu bat gutienez duten orotako legelari batzuek animaturik, denek zuzenbideaz gehiago jakiteko laguntza ekartzen duen elkarte egitura da InfoDroits. 

Entzuten zaituztete, argibideak ekartzeko zuen eskubide eta betebeharrez, profesional egokiarengana bidatzeko hala behar izanez gero. Ondoko gaiez galdera juridikoak dituzue:

  • lanaz (lan baldintzak, kanporatzea, dimisioa,…),
  • etxebizitzaz (akura, egoera akta, bermea, kanporaketa,…),
  • zuzenbide publikoa (erantzukizuna, eraikitze baimena,…),
  • kontratuak (asurantza, salmenta, alokatzea, kreditua, kontsumoa,…),
  • prozedurak (laguntza jurisdikzionala, uxer bahikuntza,…).

Hor daude zuen galderei erantzuteko!

Informazio juridiko permanentzia bat urririk antolatua da hilabeteko 1. ostegunetan Bidaxuneko bideko 199an kokatu Bardozeko Eihartzea Zerbitzu Etxean. Legelariek harrera hitzordua 05.56.45.25.21ra deituz hartu ondotik eskaintzen dizuete.Argibide gehiago lortzeo, ondoko gunera jo infodroits.org.